Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baztan zopa

Wikibookstik

BAZTAN ZOPA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Ardi salda : 1,5 l.
  • Azafraia: 6 hari.
  • Ogia: 12 xerra. 4-6 egunekoa eta 1,5- 2 cm. inguruko lodierarekin.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola batean ardi salda ugari sutan jarri eta txigortutako azafraia gehitu.
  • Irakiten hasitakoan sua itzali.
  • Utzi pitin bat epeltzen eta zabaldu bertan ogia xerrak.
  • Minutu batzuk eduki eta buelta eman ogi busti eta mozkortu arte.
  • Atera plater batetara.
  • Jateko momentuan busti gainetik salda beroarekin.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Platera honen sekretua, salda on bat egitea eta ogiak ongi bustitzea izango da.
  • Kontu eduki saldaren gehiegizko koipearekin.
  • Baztanen herriko jai bezperetan jaten den prestaketa dugu.