Barazkiak garbitu eta tipularekin izan ezik besteekin barazki-sorta osatu.
Kazola normal edo presio eltze batean barazki-sorta, tipula eta gatz-ur hotzarekin egosten jarri. Muturrak ongi biguntzeko denbora dezente behar izaten dute, kazola normalean 2 ordutik gora. Espres ontzian 30 minutu gutxienez, denbora hau pasa ondoren ikusi gehiago behar duen.
Muturrak egosita ditugunean uretatik atera eta hozten utzi. Barazkiak eta salda gorde.
Moztu muturrak zati txikietan eta barazkia dado handitan.
Saltsa prestatzeko
Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo momentuan 5 minutu egosi. Puntazorrotz labainarekin mamia arraskatuz kendu, xehatu eta gorde.
Kazola batean tipula olioarekin sueztitzen jarri.
Gorriturik dituenean, egosteko erabili dugun barazkia gehitu eta hauek ere erregosi, tomate birrindua gehitu eta 10 minutuz kozinatua.
Saldak gehitu eta 30 minutuz su baxuan egosi.
Puregailutik lehenik eta txinotik pasa ondoren, irakin eta puntuan jarri.
Amaitzeko
Elkartu saltsa eta mutur haragia eta egosi elkarrekin, muturrak ongi bigundu bitarte.
Behin muturrak ongi bigundu eta saltsa guk nahi dugun dentsitatea lortu duenean ondu.