Sukaldaritza liburua/Errezetak/Berruenda milorria piperrekin
Errezeta-liburuaren parte. Berruenda milorria piperrekin[1]
Osagaiak
[aldatu]4 pertsonarentzako osagaiak:
Pausoak
[aldatu]Lehenik, hoberena izango litzateke arrandegian hezurrik gabeko berruenda bat erostea, hala errazagoa egingo baitzaigu.
Etxean gaudela, labea berotzen ipiniko dugu, 220 gradutan. Pipermorroak labeko erretilu batean ipini, eta labean sartuko ditugu ordu erdi batez. Ondoren, atera, eta epeltzen utziko ditugu.
Bitartean, berruenda xerra finetan moztu. Ahal bada, xerra guztiak neurri bertsuan moztu. Ondoren, xerrak labeko beste erretilu batean ipini, gatz pitin bat bota, eta olioz estaliko ditugu.
Labea beroa dugunean, bertan sartu. Sartzearekin batera, labea itzali egingo dugu, eta 15 bat minutuz eduki. Horrela, arraina oso suabe eginez joango da.
Denbora hori pasatzean, labetik atera. Piperrak zuritu, eta, ondoren, arrainen xerra neurri bertsuko pusketatan moztu.
Gero, tipulina puska txikietan moztuko dugu, eta zartagin batean, olio zorrotada baten laguntzaz, erregosten ipiniko dugu su ertainean, gatz pitin batekin.
Baratxuri aleak zuritu, txikitu, eta zartagin horretara gehitu. Guztia 15 bat minutuz erregosi.
Platera muntatzen hasteko, lehenik piper xerra bat eta gatz lodi pixka bat jarri berruenda xerraren gainean, eta, ondoren, tipulin erregosi koilarakada bat eta berriro beste arrain xafla bat; jarraian, piperra.
Errepikatu pauso horiek, hiru pisuko milorria osatu arte. Segidan, milorri gehiago osatu gainontzeko osagaiekin.
Bukatzeko, guztiak egin ondoren, olio zorrotada bat botako diogu gainetik. Errezeta hau izugarri goxoa geratzen da beroan nahiz hotzean.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/8