Sukaldaritza liburua/Errezetak/Biribilkia saltsan
Itxura
BIRIBILKIA SALTSAN
MAHAIKIDEAK: 6-8.
OSAGAIAK
[aldatu]- Biribilkia: 1250 g. ingurukoa eta lotua.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Tipula: 3 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Azenarioa: 2 dadotan.
- Irina: 50 g.
- Ardo zuria: 250 ml.
- Ilar egosiak: 150 g.
- Barrengorri salteatuak: 150 g.
- Patata gorrituak: 300 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola zabal bat olioarekin su ertainean jarri.
- Biribilkiari gatza eta piperra eman ondoren, kazolan alde guztietatik gorritu.
- Haragia gorriturik dugula, bertatik atera eta kazola berean barazkia sartu.
- Barazkia ere su eztian gorritu; horrela dagoenean, irina erantsi eta nahasi.
- Segidan ardo zuriarekin busti eta murrizten utzi.
- Sartu biribilkia kazolara eta busti urarekin estali arte.
- Egosten eduki ordu betetik gora haragia egin arte.
- Haragia kazolatik atera, eta epelduta dagoenean, soka kendu eta xerra finetan moztu.
- Kazolako barazkiak, irabiagailutik eta txinotik pasa ondoren, irakiten jarri.
- Gehitu biribilki xerrak, bateratu saltsa haragiarekin, gehitu ilar egosiak, barrengorri salteatuak eta salsa ondu.
- Egosi minutu batzuk saltsa guzia ongi bateratzeko.
- Zerbitzatzeko momentuan ondu eta patata gorrituak gehitu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Aukeratzen dugun kazolak garrantzia du, kazola oso zabala aukeratuko bagenu, biribilkia estaltzeko ur kantitatea handiegia beharko genuke eta bukaerako saltsa arinegia geldituko litzaiguke. Beraz, aukeratzen dugun kazolan haragi zatiak estu geratu beharko luke.
- Haragia egina dagoen jakiteko labana bat erdiraino sartu eta ea biguna dagoen ikusi.
- Hornigai horiek jarri moduan, beste batzuk ere aukera daitezke.