Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Brokoli krema

Wikibookstik

BROKOLI KREMA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri kazola batean olioa baratxuriarekin sutan.
  • Gorritzen hasitakoan, gehitu tipula.
  • Honek ere kolorea hartutakoan patatak bota eta busti saldarekin.
  • Utzi 15 minutuz irakiten.
  • Gehitu brokoliak eta utzi beste 10 minutuz egosten.
  • Pasa irabiagailutik krema oso fin bat lortu arte; beharrezkoa balitz, txinotik pasako genuke.
  • Zuzendu saldarekin, beharko balu.
  • Irakinaldi bat eman eta ondu.
  • Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Behin hoztu ondoren, Maria bainuan edo mikrouhinean berotu.
  • Esne gain zurrusta txiki bat bukaeran gehitzea aukera bat da.