Sukaldaritza liburua/Errezetak/Budin diplomatikoa
Itxura
BUDIN DIPLOMATIKOA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Esne pasteurizatua: 1 l.
- Bainila: 1/2.
- Oinarrizko bizkotxo arina plaka: Budin moldearen forman 2 lerro.
- Arrautzak: 8.
- Azukrea: 100-200 g.
- Azukrea eta gurina: Moldea estaltzeko
- Fruta azukreztatua: 100 g. dadotan.
- Mahats-pasak: 100 g.
- Rona: 50 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Fruta guztiak ronetan beratzen jarri.
- Irakin bainila esnearekin 5 minutu.
- Puntazorrotz labanarekin ireki bainila erditik, arraskatu barruko haziak eta sartu dena esne berotan; irakin beste minutu baten, eta bere horretan utzi hozten.
- Bizkotxo arin bat harrotu, labeko papera duen erretilu batean zabaldu eta 180ºC-tara egosi. Bizkotxo plaka labetik aterata eta hoztuta, budin moldearen forman 2 zati moztu.
- Beste alde batetik, pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esne iragaziarekin nahastu.
- Estali budin moldeak gurin eta azukrearekin.
- Budin moldearen azpian jarri bizkotxo zati bat, gainean zabaldu beratutako fruituak eta horren gainean berriz beste bizkotxo plaka bat.
- Busti arrautza eta esnearekin eginiko saldarekin, eta utzi bizkotxoak ongi xurgatu dezan.
- Maria bainuan 170ºC-tara 45 minutuz egosi. Egina dagoen jakiteko puntazorrotza sartu eta garbia atera beharko du.
- Labetik atera eta ongi hozten utzi, puntazorrotza alboetatik pasa eta desmoldatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gainetik, Ingalaterrako kremarekin, chatillyarekin edo fruituekin edertu daiteke.
- Esnea oinarri duten azkenburukoetan, pasteurizatuekin UHT edo esterilizatuekin baino zapore hobea izango du.
- Budina egosi aurretik, aluminiozko paperarekin estal daiteke.