Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Euskal pastela

Wikibookstik

EUSKAL PASTELA

MAHAIKIDEAK: 6-8.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Irina: 300 g. bahetu.
  • Arrautza: 1.
  • Gorringoa: 2.
  • Azukrea: 200 g.
  • Gurina: 200 g.
  • Limoi azal birrindua: 1 zati zuria gabe.
  • Gurina eta irina moldea estaltzeko.
  • Gatz fina: Pitin bat.
  • Pastel krema: 800 ml.
  • Arrautza: 1 pastela margotzeko.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Irinarekin sumendi bat egin. Erdian irina, arrautzak, gorringoak, azukrea, gurina pomada puntuan eta limoi azala jarri.
  • Eskuekin landu bola bat osatu arte.
  • Tarta bukatzeko, Labea 180Cº-tan piztu. Moldea gurinez eta irinez estali.
  • Arrabolaren laguntzaz orearen erdiarekin gutxi gorabehera moldea estali, izkinak moztu soberan duen orea kenduz.
  • Pastel krema edo marmelada zabaldu moldean.
  • Arrautza irabiatuarekin orearen kanpoaldea margotu.
  • Orearen beste erdia arrabolarekin zabaldu eta  estali. Sardexka baten puntaren  laguntzaz bi oreak zapaldu. Pastela arrautza irabiatuarekin margotu. Sobratutako ore puntak,  zabaldu eta  lauburu bat egin, eta pastelaren gainean jarri. Hau ere arrautzaz margotu.
  • Labera sartu 170ºC-tan, 30 minutu inguru. Labetik atera eta hozten utzi.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Orea egiteko garaian legamia pitin bat ere gehitu liteke, modu honetara, gaileta arinagoa izango da.