Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fideua otarrainxka eta barazkiekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Fideua otarrainxka eta barazkiekin[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Pausoak[aldatu]

Lehenik, barazki guztiak garbitu eta zuritu, eta juliana eran moztu.

Lau pertsonarentzako paella ontzi bat berotzen jarri, oliba olio zorrotada batekin. Barazki guztiak bertara bota, eta su motelean erregosi ordu laurden batez, etengabe mugituz.

Bitartean, otarrainxkak zuritu. Buru eta azalak beste lapiko batean erregosi, olio zorrotada batekin. Tomatea gehitu, lau puskatan moztuta. Ardo zuria gehitu, sua pixka bat bizitu eta bost minutuz irakin, duen alkohol soberakina lurrun dadin.

Lapikoa urez bete, eta beste hamabost bat minutuz irakiten eduki. Paella ontzian ditugun barazkiak eginak daudenean, fideoa gehitu. Dena ongi nahastu, eta lapikoan dugun otarrainxka salda gehitu, gutxi gorabehera paella ontziko fideoak ongi estali arte. Gatz pixka bat bota, eta otarrainxka gorputzak paella ontzian zehar banatu. Bost minutuz irakin su bizian, eta sua itzali ondoren beste bost minutuz geldi eduki, fideoa lehor dadin. Garrantzitsua da azkeneko bost minutu horiek errespetatzea. Ondoren, platerean zerbitzatu.

Erreferentziak[aldatu]