Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fideua txibiekin
Itxura
FIDEUA BEGIHANDIAREKIN EDO TXIBIEKIN
OSAGAIAK
[aldatu]- 2 zenbakiko fideoak: 400 g.
- Ekilore olioa: Fideoei kolorea emateko.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria. 2 xerratu.
- Tipula: 1 dadotan.
- Pipermorro: 1/2 dadotan.
- Txipiroi edo Txibia: 400 g. dadotan ondo lehortua.
- Tomate saltsa edo frijitu lodia : 100 ml.
- Salda gorria: Litro 1.
- Hurra: 50 g. birrindu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Baratxuria: 1 xehatu.
- Brandya: Zurrusta motz 1.
PRESTAKETA
[aldatu]- Txigortu fideoa labean edo zartagin batean ekilore olioarekin.
- Paella ontzi batean eta olioarekin batera, jarri baratxuria.
- Gorritzen hasitakoan, gehitu lehenik tipula eta ondoren pipermorroa.
- Hauek gorritzen hasitakoan gehitu begihandia eta eduki dena elkarrekin erregosten, ongi lehortu arte.
- Momentu honetan elkartu tomatea. Utzi kozinatzen karamelizatzen hasi arte.
- Busti saldarekin eta irakiten hasitakoan gehitu fideoak.
- Utzi egosten su erdian 4 minutu.
- Nahasi motrailuan xehatutako baratxuria, hurra eta perrexila brandyarekin.
- Eta egosi beste 3 minutu.
- Minutu pare bat bere horretan utzi eta zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Fideoaren tamainaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago beharko du egosten.