Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazpatxo zopa

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

GAZPATXOA MAHAIKIDEAK: 6.

OSAGAIAK[aldatu]

  • Tomate heldua: 2 zuritua, hazirik gabe eta dadotan.
  • Piper gorria: 1 dadotan.
  • Piper berdea: 1 dadotan.
  • Luzokerra : 1 zuritu eta dadotan.
  • Tipulina: 1/2 zuritu eta dadotan.
  • Baratxuria: 1.
  • Ogi mamia: 150 g.
  • Kuminoa: 5g.
  • Jerezko ozpina: 40 ml.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Ur hotza.
  • Gatza.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Barazkia, ogi mamia, kuminoa, ozpina, olioa eta gatza pertz batean jarri eta ur hotzarekin estali.
  • Sartu hozkailuan eta utzi ordubete bere horretan.
  • Xehatu dena irabiagailu batekin.
  • Ur hotzarekin eta gatzarekin zuzendu, horrela beharko balitz.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Hotzean zerbitzatzen da katilu batean.
  • Kuminoak oso zapore berezia du, nahi izanez gero kendu liteke.