Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta krema
Itxura
GAZTA KREMA
MAHAIKIDEAK: 6-8 lagunentzako tarta baterako.
OSAGAIAK
[aldatu]- Gazta-krema: 300 g.
- Esne-gaina: 500 ml.
- Azukrea: 50 g.
- Gelatina hautsa edo orriak: 20 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Gelatina orriak balira, ur hotzetan 5 minutuz hidratatu.
- Ontzi batean gazta freskoa, azukrea eta esne-gainaren 2/3 jarri eta hagatxoarekin edo irabiagailuarekin nahasi.
- Gainerako esne-gaina kazola txiki batean epeldu 50ºC ingurura.
- Gelatina gaineratu eta bertan urtu.
- Gazta-krema eta gelatina duen likidoa batu eta ongi nahasi.
- Epeltzen edo hozten utzi erabili ahal izateko.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ea ore guztia gogortuko den aldez aurretik jakin nahiko bagenu, jar genezake koilarakada bat ontzi txiki batean, eta hozkailura sartu.
- Modu horretan ikusiko dugu ea ondo mamitzen den, gehiago behar duen edo ez jakiteko.
- Gazta tarta egiteko erabiltzen da.
- Behin gogorturik, bainu marian berriro bigundu genezake.
- Gelatina 35ºC-tik gora hasten da urtzen.