Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta tarta mugurdi mermeladarekin
Itxura
GAZTA TARTA MUGURDI MARMELADAREKIN
MAHAIKIDEAK: 8.
OSAGAIAK
[aldatu]Gaileta egiteko
- Irin ahula: 250 g. bahetu.
- Gurina: 150 g. pomada puntuan.
- Azukrea: 50 g.
- Arrautza: 1.
- Gatz fina: Pitin bat.
Tartaren betegaia
- Gazta krema: 400 g.
- Esne gaina: 400 ml.
- Azukrea: 100 g.
- Gelatina: 15 g.
Tarta amaitzeko
- Mugurdi marmelada: 200g.
PRESTAKETA
[aldatu]Gaileta egiteko
- Irinarekin sumendi bat egin mahai batean edo katilu batean: erdian gurina, azukrea, gatza eta arrautza jarriko ditugu.
- Poliki dena nahastuz joango gara, bola bat osatuz.
- Katilu batean jarri: trapu heze batekin estali eta bi orduz gutxienez eduki behar da hozkailuan erabili aurretik.
Tartaren betegaia
- Pertz batean gazta krema, azukrea eta 2/3 esne gaina hagatxoarekin nahastu.
- Gelatina orriak ur hotzetan beratzen jarri.
- Erabili ez dugun esne gaina epeldu eta bertan urtu gelatina orriak.
- Nahastu gazta krema eta esne gain epela.
- Ongi irabiatu eta utzi epeltzen.
- Krema hau ez da guztiz hozten utzi behar, bestela gogortu egingo da.
Tarta amaitzeko
- Labea 160Cº-tan piztu. Tarta moldea gurinez eta irinez estali.
- Arrabolaren laguntzaz, gaileta orea zabaldu eta tartaren moldea estali.
- Aluminio paperarekin estali eta gainean etxean eduki ditzakegun garbantzu edo babarrun zahar batzuk jarri, pastel osoa ongi estaliz.
- Sartu labera eta egosi oinarria 15-20 minutuz.
- Labetik atera eta kendu aluminio papera eta lekaleak.
- Jarraian, krema moldearen azpialdean zabaldu eta utzi ongi hozten.
- Behin hoztuta, mugurdi marmelada zabaldu gainetik eta moldetik erretiratu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gazta krema ez da komeni oso likido jartzea gailetaren oinarrian, bestela hau azkar bigunduko da.
- Edozein marmelada jar daiteke gainean; hori egin ezean, gazta krema azkar lehortuko da.