Sukaldaritza liburua/Errezetak/Goxua
Itxura
GOXUA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Esne-gain harrotua: 400 ml.
- Bizkotxo arinaren xaflak: 13 cm-ko diametroa eta 1,5 cm-ko lodiera duten 4 zati.
- Bustitzeko jarabea: 200 ml.
- Pastel krema: 400 ml.
- Karamelu ureztatua: 200 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Ontziaren azpialdean esne gain harrotua mahuka batekin 2 cm inguru estali.
- Esne gain hau cm bateko lodiera duen bizkotxoarekin estali.
- Bizkotxoa jarabearekin busti.
- Mahukaren laguntzaz, bizkotxoaren gainean pastel-krema zabalduko dugu espiral bat eginez.
- Krema hau karamelu ureztatuarekin margotu, pintzel baten laguntzaz.
- Gustukoa baduzu, whisky tanta batzuekin zerbitza daiteke.
AHOLKUAK
[aldatu]- Goxua prestatzeko 13 cm -ko diametroa izango duten lurrezko kazolak erabiliko ditugu.
- Argazkiko prestaketan osagaien ordena aldatu egin dugu.