Sukaldaritza liburua/Errezetak/Guakamole txalupa otarrainxkekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Guakamole txalupa otarrainxkekin[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Pausoak[aldatu]

Tipulina zuritu eta puxketa txikitan moztu. Ontzi batean gorde. Bertan, sei koilarakada olio eta bi limoiren zukua gehitu. Gatz pitin bat bota, eta ongi nahastu.

Gero, ahuakateak erditik moztu —luzean—, eta hezurra kendu. Koilara baten laguntzaz mamia atera, eta azala aurreragorako gorde. Ahuakate mamia pusketa txikitan moztu, eta tipulina dugun ontzira gehitu; hala, guakamolea lortuko dugu. Beste gatz pixka bat gehiago, eta piper hautsa gehitu.

Porrua garbitu, eta juliana moduan moztu; ahalik eta finena. Otarrainxkak zuritu, isatsaren azken punta izan ezik. Zartagin batean oliba olio zorrotada jarri eta berotzean otarrainxkak bertara bota. Minutu bat pasa ondoren, buelta eman eta porrua juliana eran gehitu. Minutu batez eduki, pitin bat gaztu.

Sua itzali eta tapa batez estali. Ahuakate azalaguakamoleaz bete, koilara baten laguntzaz. Guztiak beteak ditugunean, zartagineko otarrainxkak gainean ipini eta porru pusketak aldamenean.


Erreferentziak[aldatu]