Sukaldaritza liburua/Errezetak/Guakamolea
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Guakamolea
GUAKAMOLEA

MAHAIKIDEAK: 4 ANOA.
Osagaiak[aldatu]
- Ahuakate heldua: 2.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Txile freskoa xerra finetan: Gustuen arabera.
- Lima edo limoia: 2.
- Gatza.
PRESTAKETA[aldatu]
- Ahuakateak erditik moztu, hezurra kendu eta pulpa atera eta zatitu. Hezurra ez bota.
- Almaiz batean edo katilu batean ahuakatea, tipulina eta txilea jarri eta xehatu egingo dugu.
- Amaitzeko lima zukuarekin eta gatzarekin puntuan jarriko dugu.
- Hezurrak bertan jarriko ditugu eta ahalik eta azkarren jan, bestela belztu egiten dira.
AHOLKUAK[aldatu]
- Sardexkarekin egin ordez, irabiagailuarekin ere egin daiteke lan hau, osagaiak oso xehatuak nahi badituzu.
- Limaren ordez limoia ere erabil daiteke.