Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi betegaia
Itxura
HARAGI BETEGAIA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100ml.
- Tipula: 1 xehatu.
- Piper berdea: 1 xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Hegaluze edo arrai egosia: 500g.
- Tomate saltsa lodia: 200 ml.
- Arrautza egosia : 1 dado txikitan.
- Gatz.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola zabal batean olioa, tipula eta piper berdearekin su ertainean jarri.
- Barazkia sueztitu eta erdi eginik dugunean gehitu baratxuria, utzi elkarrekin goxatzen.
- Soberako olioa iragazi eta kendu.
- Gehitu tomatea eta elkarrekin kozinatu ongi lehortu arte.
- Hegalaburra edo arraina ( kontserbakoa bada, zuzenean erabili ) egosi minutu bat lurrunetan eta eskuekin birrindu.
- Pertz batean elkartu, barazkia tomatearekin, arrai birrindua, eta arrautza egosia.
- Gatzarekin ondu eta nahastu kontu handiz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Enpanada, enpanadillen, lasagna, kaneloi, ravioli ..... betegai moduan erabiltzen da.