Zartagin batean tipula olioarekin su b<motelean kozinatzen jarri, eginik dugunean gorde.
Beste pertz edo katilu handi batean, haragia, arrautzak, ogi mamia, perrexila, baratxuria, eta gatza jarri, horri lehen gordetako tipula gehitu eta dena ongi nahasiko dugu.
Haragi bolak nahi baditugu, forma eman eta irinetik pasa ondoren, oliotan frijitu.
Hanburgesak nahi baditugu, forma eman eta plantxan edo zartaginean egin.
Saltsa egiteko
Kazola batean olioa, tipula, porrua eta azenarioa sutan jarri.
Gorritzen hasitakoan, ardo zuria gehitu, hori murrizten denean tomate saltsa, kozinatu 5 minutuz eta jarraian gehitu salda edo ura.
Irakiten dena batera 15 minutuz.
Pasa irabiagailutik eta txinotik.
Saltsa hori berriro sutan jarri eta sartu barrura haragi bolak irakiten 5 minutuz eduki eta jarri puntuan.