Urturik dugunean epeltzen utzi eta gehitu irina eta gatza.
Nahasi espatula batekin ongi bateratu bitartean utzi zapi busti batekin bere horretan 15 minutu.
Zartagin batean jarri olioa, tipula eta piper berdea sutan, gorritzen hasitakoan gehitu haragi birrindua eta sardexka batekin zapaltzen dugun bitartean erregosi.
Gehitu tomatea eta eduki beste 5 minutuz dena ongi bateratzen.
Ondu, gatz eta piper hautsarekin.
Orea arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu.
Molde txiki edo baso borobil baten laguntzaz moztu aurrez zabaldu dugun orea errazioetan.
Jarri horien erdian koilara batekin betegarria.
Margotu ur pitin batekin alboak.
Orearen erdiarekin estali beste erdia eta behatzen edo sardexka baten laguntzaz zapaldu izkin guztia.
Olio ugari duen zartagin batean frijitu eta ongi xurgatu olioa.