Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi kaneloiak

Wikibookstik

HARAGIZKO KANELOIAK

Haragi kaneloiak


OSAGAIAK

[aldatu]
  • Kaneloiak: 16-20 xafla karratu.
  • Oliba olio birjina: 60 ml.
  • Tipula: 1 xehatua.
  • Piper berdea: 1 xehatua.
  • Baratxuria: 3 xehatu.
  • Haragi xehatua: 300 g.
  • Gatza.
  • Tomate saltsa lodia: 200 ml.
  • Bexamel saltsa: Litro 1. 80 g. irinekin egina.
  • Gazta birrindua: 50 g.
  • Piperbeltz zuria.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Pasta ur gazituan dagokion denboran egosi. Ondo hoztu eta zapi lehor baten gainean zabaldu.
  • Zartagin batean olioa, tipula eta piper berdea sutan jarri, erdi egina dagoenean baratxuria gehitu.
  • Barazkia gorritzen hasitakoan, haragi xehatua erantsi eta elkarrekin erregosi. Gazitu.
  • Betegarri honekin kaneloiak bete biribilkiak osatuz.
  • Olioz estalitako labeko erretilu batean lehenik tomate saltsa zabaldu, ondoren kaneloiak bata bestearen ondoan jarri, eta bexamel saltsaz estali.
  • Amaitzeko, gazta birrindua gainetik bota eta labean gratinatu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kaneloi eta lasagna pastak kazola zabalean egosi behar dira.
  • Egostera botatzen ditugunean, ongi zabaldu eta minutu batez nahastu egingo ditugu, elkarri itsas ez daitezen.
  • Pasta egosteko denborak desberdinak izaten dira, pasta zenbat eta lehorragoa denbora gehiago beharko du. Beraz, beti saltzaileak idatzitako denborak errespetatu. Pasta freskoak 3 minutu behar izaten ditu.