Pasta ur gazituan dagokion denboran egosi. Ondo hoztu eta zapi lehor baten gainean zabaldu.
Zartagin batean tipula, piper berdea eta olioa sutan jarri, erdi egina dagoenean baratxuria gehitu.
Barazkia gorritzen hasitakoan, haragi xehatua erantsi eta dena batera egin. Haragia sardexka batekin zapalduko dugu solte gera dadin. Gazitu.
Olioz estalitako labeko erretilu batean lehenik tomate saltsa zabaldu, ondoren 4 lasagna xafla, hauen gainean haragi birrindua jarri, eta beste 4 xafla, berriro haragia eta berriro pasta.
Bexamel saltsa arin batekin estali.
Bukatzeko, gazta birrindua gainetik bota eta labean gratinatu .
Kaneloi eta lasagna pastak kazola zabalean egosi behar dira.
Egostera pasta botatzen dugunean, ongi zabaldu eta minutu batez nahastu, elkarri itsas ez daitezen.
Pasta egosteko denborak desberdinak izaten dira, zenbat eta lehorragoa denbora gehiago beharko du. Beraz, beti saltzaileak idatzitako denborak errespetatu. Pasta freskoak 3 minutu behar izaten ditu.