Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze enpanada
Itxura
GALIZIAR HEGALUZE ENPANADA
ERRAZIOAK: 4-6
OSAGAIAK
[aldatu]Orea egiteko
- Indar erdiko irin zuria: 400 g.
- Okin legamia: 10 g.
- Arrautza: Handia 1, txikia 2.
- Olioa: 25 ml.
- Ura: 125 ml.
- Gatza.
Betegaia egiteko
- Oliba olio birjina: 100ml.
- Tipula: 1 xehatu.
- Piper berdea: 1 xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Hegaluze edo arrain egosia: 500g.
- Tomate saltsa lodia: 200 ml.
- Arrautza egosia : 1 xehatua.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]Betegaia prestatzeko
- Kazola zabal batean olioa, tipula eta piper berdearekin sueztitzen jarri.
- Barazkia erdi eginik dugunean, gehitu baratxuria eta utzi batera goxatzen.
- Iragazi eta gorde.
- Hegalaburra edo arraina ( kontserbakoa bada, zuzenean erabili ) egosi minutu batez lurrunetan eta eskuekin birrindu.
- Egosi ur gazituan arrautza bat 12 minutuz, zuritu eta dado txikietan moztu.
- Pertz batean elkartu, barazkia, arrain birrindua, tomate saltsa lodia, eta arrautza gogortua.
- Gatzarekin ondu eta nahastu kontu handiz.
Orea presatzeko
- Disolbatu legamia ur epeletan.
- Pertz zabal batean jarri irina, eta sumendi bat osatu.
- Gehitu erdian, ura legamiarekin, arrautza, olioa eta gatza.
- Landu eskuarekin 15 minutu inguru, eskuetan itsasten ez den arte.
- Zapi busti batekin estali, eta bere horretan utzi 15 minutuz toki epel batean.
Enpanada muntatzeko
- Arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu orearen erdia labeko erretilu batean.
- Moztu guk nahi dugun forman, karratua, borobila…
- Jarri erdian betegarria, izkinak libre utziz.
- Irabiatu arrautza eta margotu izkinak.
- Luzatu orearen beste erdia eta estali.
- Moztu izkinak eta eskuen laguntzaz soka baten moduan biribildu.
- Margotu arrautzarekin gainetik, eta sardexka batekin zulo batzuk egin.
- Sobratutako ore zatiak luzatu eta zerrendetan moztu.
- Zerrenda horiekin edertu enpanadilla gainetik, xake taula moduko forma bat sortuz.
- Arrautzarekin margotu berriro, eta sartu labera 200ºC-tan orea ongi eginik izan arte.
AHOLKUAK
[aldatu]- Betegarriak ezin du inoiz oso bustia egon, bestela alboetatik atera daiteke.
- Hori ez gertatzeko osatzen dugu soka moduko hori izkinetan.