Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze enpanadilla

Wikibookstik

HEGALUZE ENPANADILLA

Hegaluze enpanadilla

OSAGAIAK

[aldatu]

Orea egiteko osagaia

  • Indar erdiko gari irin zuria: 300 g.
  • Gurina: 100 g.
  • Ura: 260 g.
  • Gatza: Pitin bat.

Betegaia egiteko osagaia

  • Hegaluze egosia edo oliotan: 100 g. birrindua.
  • Olibak: 50 g. xehatu.
  • Tomate saltsa: 50 ml.
  • Arrautza egosia: 1.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola batean gurina eta ura sutan jarri.
  • Urturik dugunean, epeltzen utzi eta gehitu irina eta gatza.
  • Nahasi espatula batekin, ongi bateratu bitartean utzi zapi busti batekin bere horretan 15 minutu.
  • Beste katilu batean birrindu hegaluzea eta gehitu olibak, tomate saltsa eta arrautza. Nahastu eta ondu.
  • Orea arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu.
  • Molde txiki edo baso borobil baten laguntzaz moztu aurrez zabaldu dugun orea errazioetan.
  • Jarri horien erdian koilara batekin betegarria.
  • Margotu ur pitin batekin alboak.
  • Orearen erdiarekin estali beste erdia eta behatzen edo sardexka baten laguntzaz zapaldu izkin guztia.
  • Olio ugari duen zartagin batean frijitu eta ongi xurgatu olioa.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Tomate frijituarekin zerbitzatzea ohikoa da.
  • Bestelako betegaiekin guk nahi dugun moduko enpanadilla presta genezake.
  • Betegarriak nahiko lehorrak izatea komeni da, hezetasuna kanpora ez ateratzeko.