Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ilar krema
Itxura
ILAR KREMA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Tipula: 1 lerrotan.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Barazki edo salda zuria: 2 l. inguru.
- Ilarrak: 800 g.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Eltze batean, tipula olioaren erdiarekin sueztitzen jarri.
- Gatz pitin bat gehitu eta tipula karamelizatzen hasitakoan, gehitu salda.
- Salda irakiten hasitakoan berriz, ilarrak bertaratu.
- Egosi ilarrak 12-15 minutuz.
- Sua itzali eta ontzi estu batean irabiagailu batekin ongi birrindu lehenik.
- Ondoren txinatar iragazkitik pazientzia handiarekin pasa.
- Irakinaldi labur bat eman eta oliba olio birjina eta gatzarekin ondu.
- Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami edo urdaiazpiko zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ilarra denbora gehiagoan egosten badugu, iragazkitik errazago pasako zaigu, baina kolore berdea galduko du.
- Gurina edo esne-gainarekin amaitu dezakegu, eta ogi txigortu edo urdaiazpiko txigortuarekin ere bai.