Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Intxaur eta gazta entsalada

Wikibookstik


INTXAUR ETA GAZTA ENTSALADA GAZI GOZOA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Katilu batean nahasi oliba olioa, limoi zukua, eztia eta gatza.
  • Beste pertz batean jarri letxuga, tomate konfitatua eta tipula glasatua. Ozpin-olioarekin erdiarekin busti.
  • Esku garbiekin ongi nahasi eta plateraren erdian jarri.
  • Banatu gainetik gazta eta intxaurra.
  • Amaitzeko geratzen zaigun ozpin-olioa gainetik zabaldu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira.
  • Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
  • Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
  • Gogoratu azken momentuan ondu behar dela. Eta ez da zerbaitik ozpin-olio guzia erabili behar kontu izan letxuga gehiegi blaitu gabe.