Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsas zapoa

Wikibookstik

ITSAS ZAPOA LABEAN

MAHAIKIDEAK: 2

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Itsas zapoa: 1600 g. Garbitu ondoren 1200 g. masail eta guzi.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Baratxuria: 3 xerratu.
  • Pipermin lehorra: Xerra bat.
  • Ozpina: Zurrusta motz 1.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Piztu labea 200ºC tara.
  • Garbitu ongi arraina, kanpoko azala, burua.... gatzatu eta utzi bere horretan 5 minutu.
  • Oliba olioarekin igurtzi eta tripa gorantz duela labeko erretilu batean jarri.
  • Puntazorrotz labainarekin tripa aldean 2 ebakidura txiki egin hezurra eta haragia pittin bat bananduz.
  • Labean 12 minutu inguru erre.
  • Atera arraina labetik, busti ozpin zurrusta batekin eta zabaldu gainetik perrexila.
  • Zartagin batean jarri oliba olioa sutan, bero dagoenean gehitu baratxuria eta hauek gorritzen hasitakoan zapoaren gainetik bota.
  • Sutatik kanpo, bildu erretiluan dagoen salda guzia berriro zartaginean eta busti arraia berriro gainetik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Patata panadera, patata egosia edo otarrainxka batzuk egokiak izan daitezke hornigai moduan.
  • Arraina oso freskoa izatea eta gehiegi ez erretzea urrezko arauak dira.