Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsas zapoa koxkera erara

Wikibookstik
Itsas zapoa koxkera erara

ITSAS ZAPOA KOXKERA ERARA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Itsas zapoa gatzatu eta bere horretan erretilu batean 10 minutuz utzi.
  • Txirla handiak ur gatzatuan garbitu eta bere horretan 30 minutuz eduki.
  • Kazola zabal bat sutan jarri olioa, baratxuria eta perrexilaren erdiarekin.
  • Baratxuriak dantzan hasitakoan, irina bertaratu, eta ongi nahasi.
  • Busti lehenik ardo zuriarekin eta ondoren saldarekin hagatxo batekin mugitzen dugun bitartean.
  • Saltsa berdea irakiten hasitakoan bertaratu lehenik xapo medailoiak eta egosi su baxuan 5 minutu.
  • Buelta eman arraiari, ilarrak, falta zaigun perrexila eta txirlak gehitu. Egosi txirlak ireki arte eta sutatik atera.
  • Sutatik kanpo banatu arrautza egosiak eta zainzuri puntan.
  • Sutatik kanpo mugitu kazola kontua handiarekin, osagaiak saltsarekin ongi estali arte.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Arraina freskoa izatea eta gehiegi ez egitea funtsezko arauak dira.
  • Txirlak hondarra izan dezaketen kezka badugu, apartean lurrunetan ireki eta ondoren arrainari gehitzerik dago.