Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsaskiak sagardoarekin
Itxura
ITSASKIAK SAGARDOAREKIN ERREGOSIAK
Mahaikideak : 4.
OSAGAIAK
[aldatu]Olagarro gisatua prestatzeko osagaiak
- Oliba olio birjina: Zurrusta 1
- Olagarroaren garroa: 500 g., zatitu.
- Tipula: 1/2 xehatu.
- Baratxuria: 1 xehatua.
- Erramua: Hosto 1.
- Gatza.
- Sagardoa: 200 ml.
Otarrainxkak prestatzeko
- Otarrainxka: 8 .
- Oliba olioa: Zurrusta 1.
- Gatza.
Txipiroiak prestatzeko
- Txipiroia: 8 behatz baten tamainakoak.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: Zurrusta motz 1
Plateraren muntatzeko
- Txirla handia: 8.
- Datilak: 8.
- Muskuilua: 8 garbiak.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu. xehatua eta hostoa.
PRESTAKETA
[aldatu]Olagarro gisatuaren prestaketa
- Olagarroaren garro, buru eta azala ur hotzetan garbituko dugu.
- Kazola bat sutan jarri, olioa gehitu eta berotzen utziko dugu.
- Kea botatzen hasten denean olagarro zatiak gehitu, eta salteatu egingo ditugu.
- Jarraian tipula, baratxuria eta erramua gehitu eta estali egingo dugu.
- Olagarroa salda botatzen hasten denean sagardoa gehitu eta tapa jarrita 30-35 minutuz haragia bigundu arte erregosten edukiko dugu.
- Behin olagarroa egina dugunean erramua kendu eta saltsa txino batetik iragaziko dugu tipula xehatuz.
Otarrainxken aurre prestaketa
- Otarrainxkak zurituko ditugu burua eta isatsa mantenduz.
- Laban baten laguntzaz otarrainxka erditik zabalduko dugu, liburu moduan utziz.
- Plantxa bero batean olioa eta gatzarekin kolorea eman eta bere horretan gorde.
Txipiroien aurre prestaketa
- Txipiroiak garbitu eta gatzatu ondoren, olioa pitin batekin plantxa beroan bi aldetatik kolorea emango diegu.
- Labeko erretilu batean bere horretan utzi.
Plateraren amaiera eta muntaia
- Kazola batean olagarroa saltsa su baxuan jarriko dugu, bertan muxilak, datilak eta muskuiluak sartu.
- Bestetik aldez aurretik markatutako txipiroiak eta otarrainxkak labean sartu 200ºCtara 2 minutuz erre.
- Behin muxilak, muskuiluak eta datilak zabaldu direnean, plater erdian jarriko dugu.
- Alboetan berriz, otarrainxkak eta txipiroiak.
- Perrexila xehatuarekin eta hostoarekin edertuko dugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Prestaketa honetan olagarroaren puntua aurkitzea izango da zailena. Tamainak baldintzatuko du minutu batzuk gehiago edo gutxiago behar izatea, hala ere gogoratu, olagarroa zenbat eta gehiago erregosi ez dela bigunagoa geratzen bazik eta puntutik pasatzean zaildu egiten dela.