Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsasoa eta sagardoa
Itxura
LEGATZA ITSASKIEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]Saltsa
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipula: 1/2 xehatu.
- Baratxuria: 1 xehatu.
- Perrexila: Xorta txiki 1 xehatu.
- Irina: 25 g.
- Sagardoa: 250 ml.
- Arrai salda edo ura: 250 ml.
- Txirla handiak: 10.
- Gatza.
Legatza
- Legatza: Trontzoko 150 g.-ko 4 zati.
- Gatza: Gatza.
- Oliba olioa: Zurrust motz 1.
- Sagardo: Zurrusta motz 1.
Otarrainxkak
- Otarrainxkak bururik gabe, zurituak isatsarekin bakarrik: 8.
- Gatza.
- Brandya: Tanta batzuk.
- Oliba olioa: Tanta batzuk
Plater muntaiarako
- Sagardo saltsa
- Txirla handiak: 20 .
- Legatza plantxan.
- Otarrainxkak brandyarekin: 8.
- Txirlak: 8.
- Perrexila xehatuarekin.
- Perrexila hostoa.
- Limoia.
PRESTAKETA
[aldatu]- Saltsa prestatzeko lehenik saute batean tipula olioarekin, sueztitzen jarriko dugu.
- Erdi eginik dugunean baratxuria gehitu eta jarraian irina, nahasi eta sagardoarekin busti sartu bertan muxilak.
- Irakin muxilak zabaldu arte, ondoren oskolak erretiratu eta perrexila gehitu.
- Saltsa hau irabiatu eta txinatar iragazkitik pasa ondoren berriro irakin bat eman eta ondu egingo dugu.
- Platera amaitzeko, sagardo saltsa irakiten jarri eta txirlak gehituko dizkiogu zabaldu arte.
- Legatza gatzatu ondoren olioarekin busti eta plantxa bero batean kolorea emango diogu bi aldeetatik, utzi minuturen bat gehiago egin arte, baina kontuz gehiegi egin gabe.
- Otarrainxkak gatzatu eta olio pitin batekin zartagin oso bero batean jarriko ditugu, bi aldeetatik kolorea hartzen dutenean lehenik limoiarekin busti eta ondoren brandyarekin erreko ditugu.
- Platearen muntatzeko erdian legatzaren bizkar gaina jarriko dugu eta alboetan saltsa muxilarekin banatuko dugu.
- Otarrainxkak alboetan jarriko ditugu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Arraiak eta itsaskiak oso delikatuak dira puntuekin, kontu izan gehiegi egin gabe.