Sukaldaritza liburua/Errezetak/Juliana zopa
Itxura
JULIANA ZOPA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Urdai edo hirugiharra: 100 g.
- Oliba olioa birjina: 50 ml.
- Tipula: ½ lerrotan.
- Porrua: ½ lerrotan.
- Azenarioa: ½ lerrotan.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Barazki salda edo salda zuria: 2 l.
- Leka: 50 g. lerrotan.
- Aza: 50 g. lerrotan.
- Kuia: 50 g. lerrotan.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean jarri urdaia olioarekin eta salteatu minutu bat.
- Gehitu tipula, porrua eta azenarioa eta salteatu hau ere beste minutu pare bat.
- Busti ardo zuriarekin lehenik, eta hau murriztutakoan, saldarekin ondoren.
- Irakiten hasitakoan gehitu lekak eta aza. Utzi irakiten 10 minutu eta gehitu kuia.
- Beste 5 minutuz irakin eta ondu gatzarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Nahi den barazkiekin presta liteke zopa hau.
- Kontu eduki barazkia gehiegi ez egosteaz.