Ohikoa da erramu hosto bat erabiltzea itsaskiak egosteko.
Krustazeoak egosteko egokiena itsasoko ur garbia da, baina hau lortzea gero eta zailagoa da; beraz, iturriko ur garbiari litro bakoitzeko 40 g gatz gehitu.
Krustazeo handiak egosi ondoren, tripaz gora jarri, barruko salda gal ez dezan.
Krustazeo handien kasuan, 100 g.ko minutu batez egosi; beraz, 1000 g-ko krustazeoa 10 minutuz egosi.