Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Laranja izozkia

Wikibookstik

LARANJA IZOZKIA

Laranja izozkia

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Ura: 500 ml.
  • Azukrea: 450 g.
  • Laranja zukua: 1l.
  • Limoi zukua: 10 ml.
  • Laranja azala: 1 birrindua zati zuria gabe.
  • Zuringoa: 3.

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Jarri ura eta azukrea elkarrekin egosten, 10 minutu inguru 100ºC edo 22-24ºb graduk lortu arte. Begiratu Almibar puntuak. Utzi hozten.
  • Gehitu laranja azal birrindua, laranja zukua eta limoi zukua. Nahastu dena ongi.
  • Sartu likido hau sorbetea edo izozkia egiteko gailuan, eta utzi izozten.
  • Izozkia gogortzen hasitakoan, nahastu zuringo harrotua eta utzi guztiz izozten.
  • Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Laranja zukua gehitutakoan, agian azukre edo zuku gehiago gehitu behar zaio 18-20ºb dentsitatea zuzentzeko.
  • Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.
  • Laranjarekin egin beharrean, mandarinarekin ere egitea izango dugu.