Sukaldaritza liburua/Errezetak/Laranja sorbetea
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
LARANJA SORBETEA
OSAGAIAK[aldatu]
- Ura: 500 ml.
- Azukrea: 350 g.
- Laranja zukua: 1 l. iragazia.
- Laranja azala: 1 birrindua eta zati zuririk gabe.
- Limoi zukua : 1 iragazia.
PRESTAKETA[aldatu]
- Jarri ura eta azukrea elkarrekin egosten, 10 minutu inguru, 100ºC edo 22-24ºBé gradua lortu arte. Begiratu Almibar puntuak. Utzi hozten.
- Gehitu laranja azal birrindua, laranja zukua eta limoi zukua. Nahastu dena ongi.
- Sartu likido hau sorbetea edo izozkia egiteko gailuan eta utzi izozten.
- Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.
AHOLKUAK[aldatu]
- Laranja zukua gehitutakoan, agian azukre edo zuku gehiago gehitu behar zaio 18-20ºBé dentsitatea zuzentzeko.
- Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.
- Laranjarekin egin beharrean, mandarinarekin ere egitea izango dugu.