Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatz arrautzaztatua

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

LEGATZ ARRAUTZAZTATU ETA FRIJITUA

Legatz aurrautzeztatua.jpg

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK[aldatu]

  • Oliba olioa: Frijitzeko.
  • Baratxuria: 4 zuritu eta zanpatu.
  • Legatza: 800g, 8 zatietan.
  • Gatza.
  • Irina: Irineztatzeko..
  • Arrautza: Arrautzaztatzeko.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Zartagin batean olioa baratxuriarekin su ertainean jarri.
  • Baratxuriak kolorea hartutakoan erretiratu.
  • Gatzatu legatz xerrak eta utzi bere horretan 5 minutu.
  • Pasa legatz xerrak irinetik lehenik eta arrautza irabiatutatik ondoren.
  • Zartaginean su ertainean bi aldetatik frijitu.
  • Gehiegi egin gabe erretilu batera atera.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Kontuz ibili bai baratxuria eta bai arraina frijitzerakoan tenperaturarekin, baratxuriak kolore gehiegi hartzen badu, zapore txarra hartzen bai du eta arraina berriz azkar lehortzen bai da.