Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatz kokotea labean
Itxura
- LEGATZ KOKOTEA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 2
Osagaiak
[aldatu]- Legatz kokotea: 800 g ingurukoa garbiturik.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 3 xerratu.
- Pipermin lehorra : Xerra 1.
- Ozpina: zurrusta motz 1.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatua.
Prestaketa
[aldatu]- Labea 200Cºtara piztu.
- Lehenik kokotea ondo garbitu, zakatzak, begiak, hortzak eta azal beltz guztia kenduta.
- Gatzatu eta olioetan igurtzi ondoren laberako erretilu batean jarri eta 15 minutu inguru labean erre.
- Labetik atera bezain pronto, bizkar-hezur nagusia kendu, ozpina eta perrexila gainetik zabaldu.
- Olioa, baratxuria eta pipermin xerrarekin olio errea egin eta kokoteari gainetik bota.
- Labeko erretiluaren azpialdeko salda zartaginean bildu sutatik kanpo ongi bateratu eta kokoteari berriro gainetik bota.
Aholkuak
[aldatu]- Patata sueztitua edo patata panadera izaten dira hornigai ohikoenak.
- Arraina ez da gehiegi egin behar; labetik gutxi egina atera eta olio erre beroa gainera botata amaitu behar da.