Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatza plantxan, kuia txikiarekin eta pipermorroekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

  • Legatza.
  • Pipermorroak.
  • Kuia txiki bat.
  • Bi baratxuri ale.
  • Baso erdi esnegain.
  • Baso erdi arrain salda.
  • Oliba olioa.
  • Ezpeletako piper hauts gorria.
  • Gatza.

Pausoak[aldatu]

1 Lehenik, arrain salda prestatuko dugu. Horretarako, arrainen hezurrak ur irakinetan egosi, ordu erdi batez. Nahi izanez gero, barazkiren bat ere sar daiteke uretan: porrua, Perrexil.... Gero, gorde.

2 Lapiko batean, prestatu dugun arrain saldatik baso erdi bat irakiten ipini. Gatz pitin bat bota, eta esne gain baso erdia gehitu. Guztia bost minutuz irakin, su ertainean. Gero, gorde.

3 Pipermorroak garbitu, eta tiratan moztu. Zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin eta gatz pitin batekin erregosi, 15 bat minutuz, su motelean. Gero, erretilu batean gorde.

4 Zartagin berean, beste olio zorrotada batekin, kuia txikia puska txikitan moztua gehitu. Gatz pitin bat gehitu, eta sua bizitu. Bost minutuz erregosi. Horiek ere piperren erretilu berera gehitu.

5 Legatz takoak zartagin berean frijituko ditugu. Hiru bat minutuz alde bakoitzetik, gatzez eta olio zorrotada txiki batekin. Minutu bat falta dela, baratxuri xehetua gehitu, eta sua itzali. Tapa bat jarri, eta bi minutuz mantendu: legatzak bere salda askatuko du.

6 Azkenik, platera bukatzeko, piperrak eta kuia platerean jarri; gainean, legatz tako pare bat; barazkien bueltan, hasieran prestaturiko arrain salda kremaz ongi busti (barazkiak bakarrik). Bukatzeko, Ezpeletako piper hauts gorria, galiziarrek egiten duten moduan, plater guztian ongi zabaldu; ukitu polita emango dio.

Erreferentziak[aldatu]