Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatza saltsa berdean txirla eta kokotxekin
Itxura
LEGATZA SALTSA BERDEAN TXIRLA ETA KOKOTXEKIN
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Xorta txiki 1xehatu.
- Irina: 25 g.
- Legatza: 225 g inguruko 4 zati garbi.
- Ardo zuria: Zurrusta motz 1.
- Arrain salda edo ura: 275 ml.
- Txirla handia: 300 g.
- Legatz kokotxak: 8 .
- Gatza: Kontuz, txirlen ondorioz agian ez du behar.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola zabal batean olioa su baxuan jarri, baratxuri eta perrexil erdiarekin.
- Baratxuriak dantzan hasitakoan, (ez utzi inoiz kolorea hartzen) irina gehitu, ongi nahasi eta lehenik ardo txuriarekin eta ondoren saldarekin busti.
- Saltsa irakiten hasitakoan, legatz zati gatzatuak erantsi, azala gorantz dutela.
- 3 minutu egosi eta buelta eman bezain pronto, txirlak eta kokotxak gehitu eta tapa bat jarriko dugu.
- Txirlak irekitakoan, sutatik atera eta kanpoan kazolari eragingo diogu saltsa ongi loditzeko. Beharrezkoa balitz ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Normalean ardo zuria eta muxilak gehituta, ez du gatzik behar, baina bakoitzak balora dezala.
- Legatza oso azkar egiten da eta kontuz lehortu gabe.
- Txirlek izan dezaketen hondarra saihesteko nahi bada aparteko kazola batean lurrunetan zabaldu ditzakegu, legatzari gehitu aurretik.