Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi moussea

Wikibookstik

LIMOI MOUSSEA

Limoi mousse fruitu gorrien saltsarekin

MAHAIKIDEAK: 8 .

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Limoi krema: 600 g.
  • Limoi zukua: 1 zuku iragazia.
  • Limoi azala: 1 birrindua zuria gabe.
  • Gelatina orria: 16 g.
  • Merenge italiarra: 200g.
  • Esne-gaina: 500 g. erdi harrotu.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Gelatina orriak ur hotzetan beratzen eduki 5 minutu.
  • Gelatina nahastu limoi zukuarekin eta azal birrinduarekin.
  • Mikrouhin labean epeldu, gelatina urtu arte.
  • Nahastu limoia kontu handiarekin limoi kremarekin lehenik, merengea ondoren, eta esne-gaina azkenik.
  • Ontzietan jarri edo moldeetan zabaldu eta hozten utzi.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Osagai desberdinak nahasteko garaian, inoiz ez irabiatu, kontu handiarekin nahastu bakarrik.
  • Esne-gaina nahasteko garaian, gainerako osagaiak ezin dira inoiz beroak egon; bestela, esne-gaina jaitsi egingo zaigu.
  • Gelatinari eman nahi diogun gogortasunaren arabera, gelatina gehiago edo gutxiago erabiliko dugu.
  • Gelatina horri beste estalki bat jarri nahi izanez gero, lehenengo izoztu egin behar.
  • Fruitu zati edo saltsarekin aurkeztu dezakegu.