Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi sorbetea

Wikibookstik

LIMOI SORBETEA

Limoi izozkia

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Ura: 1 l
  • Azukrea: 350 g
  • Limoia zukua: 1 l
  • Limoia azal birrindua: 1 zati zuria gabe.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri ura eta azukrea elkarrekin egosten, 10 minutu inguru, 100ºC-tan edo 22-24ºBé gradua lortu arte. Begiratu Almibar puntuak. Utzi hozten.
  • Gehitu limoi azal birrindua eta limoi zukua. Nahastu dena ongi.
  • Sartu likido hau sorbetea edo izozkia egiteko gailuan, eta utzi izozten.
  • Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Limoi zukua gehitutakoan, agian azukre gehiago gehitu behar zaio 18-20ºb dentsitatea lor dezan.
  • Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira, eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.