Sukaldaritza liburua/Errezetak/Maki sushia
Itxura
MAKI SUSHIA
MAHAIKIDEAK: 16 mokadu egiteko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Sushia egiteko arroza: 400 g.
- Nori alga lamina: 2 .
- Izokin oso freskoa edo ketua: Xerretan 100 g.
- Ahuakatea: 1 xerretan.
- Luzokerra: 1/2, zuritu, hazirik gabe xerretan.
- Errukula : Eskukada 1.
- Arrautza opil biribildua: Zerrendetan.
- Wasabia: 20 g.
- Soja saltsa: Bustitzeko.
- Ozpinetan ondutako Jengibrea: 40 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kanaberazko esteraren gainean nori lamina jarriko dugu, alde liso eta distiratsua kanporantz jarriz. Ondoren, arroz geruza bat jarriko dugu algaren hiru laurdenak estaliz; noriaren alboetan ez dugu arroza jarriko.
- Guregandik gertuen dagoen alboan, guk aukeratutako osagai bat edo bi zabalean, zerrenda bat jarri.
- Esku batekin osagaiei helduz eta beste eskuarekin estera barrurantz altxatzen joango gara, barrurantz indarra egitearekin batera, osagaiak bilduz. Poliki poliki eta kontuz egingo dugu lan hau, zilindro bat osatuz. Amaieran ongi estutu makia.
- Estera alde batetik poliki poliki askatzen joango gara barrurantz indarra eginez, libratu arte.
- Makia ohol baten gainean jarri eta labana zorrotz batekin mozten joango gara. Uneoro zapi busti batekin labana garbituko dugu.
- Behin moztuta wasabi , jengibre eta soja saltsarekin aurkeztuko dugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Makiak egiteko kanabera egurrarekin egiten den estera bat erabiltzen da. Izango ez bagenu, zelofana edo trapu garbiren bat erabil genezake.
- Labana bustitako zapiarekin garbitzen da errazago mozteko.
- Algaren ordez kanpotik sesamo beltza ere jar daiteke. Kasu honetan zilindroa algarik gabe egin ondoren sesamotan estaliko genuke.