Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi eta kremazko hostopilak
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- Hostopil xafla.
- 300 g marrubi.
- Kremarako:
- * 6 arrautza.
- * 50 g irin.
- * 125 g azukre.
- * Litro erdi baserriko esne.
- * Banilla makilatxo bat.
Pausoak
[aldatu]1 Lehenik eta behin, krema egiten hasi. Lapiko batean, esnea berotzen jarri, banilla makilatxoa batekin batera. Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri.
2 Azukrea ontzi horretara bota, eta etengabe irabiatu bost minutuz. Gero, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu.
3 Lapikoan gelditutako esnea irakin arte berotu, eta, banilla makilatxoa kendu ondoren, ontzikoa lapikora irauli. Irakiten eduki bost minutuz, eta etengabe nahastu.
4 Ondoren, labea berotzen jarri 180 graduan, eta, bero dagoenean, labeko erretiluan hostopil laukizuzen batzuk ipini; bakoitzaren gainean azukre pixka bat jarri, gero karamelizatua gera dadin.
5 Labera sartu, eta hogei minutuz mantendu. Ondoren, epeltzen utzi.
6 Marrubiak garbitu, eta, gero, txortenak kendu, eta xaflatan moztu.
7 Hostopilak erditik moztu. Pastelgintzako mahuka bat kremaz bete, eta, horren laguntzaz, hostopil xafla bakoitza kremaz estali. Kremaren gainean marrubi xaflak jarri.
8 Karamelo saltsa eduki edo eginez gero, gainetik pixka bat botata ukitu gozoago bat emango dio.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/2