Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubiak esne-gain krema eta almendrekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Marrubiak esne-gain krema eta almendrekin[1]

Marrubiak bere sasoiaren momenturik onenean daudenez, hona hemen errezeta erraz bezain goxoa.

Pausoak[aldatu]

1. Prestaketarekin hasteko, almendrak labeko erretilu batean jarri. Labea 200 gradutan berotzen jarri, eta, beroa dagoenean, sartu erretilua eta hirutik bost bat minutura eduki labean. Garrantzitsua da almendrek hartzen duten kolorea ez izatea ilunegia. Labetik atera, eta hozten utzi.

2. Pertsona bakoitzarentzat, bost bat almendra osorik utzi, eta gainontzekoak arrabol edo botila baten laguntzaz xehatu.

3. Esne gaina ontzi batean jarri. Azukrea gehitu, eta irabiatu. Kontuan izan errezeta honetarako ez dugula esne gaina erabat harrotzerik nahi. Gorputz pixka bat hartzen hasi orduko, nahikoa izango dugu, krema saldatsua lortu nahi baitugu.

4. Marrubiak garbitu, eta, ondoren, zurtoina kendu. Inoiz ez alderantziz.

5. Zerbitzatzeko garaian, plater bakoitzaren erdian koilarakada pare bat esne-gain krema jarri; ondoren, almendra xehatuak gehitu.

6. Marrubiak txikiak badira, osorik gehitu ditzakegu platerera; bestela, zatiturik. Azkenik, gorderik ditugun almendra osoak esne-gain kremaren inguruan banatu.

Erreferentziak[aldatu]