Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mascarpone tarta karamelu saltsarekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- Tartaren oinarria (hostopilezko xafla bat).
- Esne gaina: 200 ml
- Mascarpone gazta: 200 g
- Pastel krema: kazokada bat (aurrez prestatu behar da).
- Azukrea: 100 g
- Saltsarako:
- Azukrea: 100 g
- Esne gaina: basokada bat
Pausoak
[aldatu]1 Lehenengo eta behin, karamelu saltsa prestatu. Horretarako, azukrea zartagin batean ipini, su motelean berotzen, karamelua lortu arte. Kontuz ibili gehiegi erre gabe!
2 Tartaren oinarrirako, erositakoa edo etxean egindakoa erabil daiteke. Gaurkoan, erositakoa izango da, hostopilezko xafla bat, hain zuzen ere.
3 Oinarri hori laberako egokia den molde batean ipini. Aluminio papera jarri gainean, eta garbantzu batzuk paperaren gainean, pisu modura. Aurrez, labea berotu, eta 20 minutuz 180 graduan egosi. Labetik atera, eta hozten utzi behar da.
4 Ontzi batean esne gaina eta azukrea batera nahastu, eta, ondo irabiatu ondoren, altxatu eta esne gaina gogortu egingo da.
5 Beste ontzi batean, ondo nahastu Maskarpone gazta eta pastel krema kazokada. Ondoren, esne gain harrotua gehitu. Poliki poliki nahastu. Maskarpone gazta lortzeko arazorik edukiz gero, Philadelphia edo antzeko gaztaren bat erabil daiteke.
6 Lortutako gazta krema hori labetik ateratako moldean bertan dagoen oinarrian zabaldu, eta hozkailuan ordu pare batez hozten utzi.
7 Ondoren, errazioka moztu, eta aurretik prestatutako karamelu saltsarekin apaindu norberaren gustura.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/3
[[Kategoria:Gazta]]