Sukaldaritza liburua/Errezetak/Meloi zopa hotza mendafinarekin
Itxura
MELOI ZOPA HOTZA MENDAFINAREKIN
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Meloia: 2.
- Mendafina: Hosto batzuk.
- Limoi zukua: 3.
- Jogurt naturala: 150 ml.
- Hegazti salda zuria: 150 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Meloia erditik moztu eta hustugailuarekin haragi guztia kendu. Mantendu azala puskatu gabe.
- Jarri irabiagailu batean osagai guztiak eta birrindu.
- Ontzi itxi batean jarri eta ondo hozten utzi.
- Zerbitzatu meloiaren azalean edo katilu batean eta edertu mendafin edo limoi azala juliana eran moztuta.
AHOLKUAK
[aldatu]- Prestatuta eta hoztuta dagoenean, ahalik eta azkarren jatea komeni da.