Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mendrezka errea

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

HEGALUZE MENDREZKA LABEAN

MAHAIKIDEAK: 2

OSAGAIAK[aldatu]

  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
  • Limoi zukua: Tanta batzuk.
  • Oliba olio birjina: 50ml.
  • Mendrezka: 500g ingurukoa.
  • Gatza.
  • Txakolina edo ardo zuria: 50ml.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Morteiru batean jarri baratxuria, perrexila, limoi zukua eta zanpatu, olioa poliki poliki gehituz. Bere horretan gorde.
  • Piztu labea 180ºC.
  • Mendrezka ongi garbitu, kanpoko azalak eta behazun marka ongi kenduz. Beharrezkoa balitz labain muturzorrotzarekin zati berdeak erretiratu.
  • Mendrezka gatzatu eta bere horretan eduki 5 minutuz.
  • Olio pitin batekin igurtzi, eta labeko erretilu batean jarri, gehitu txakolina gainetik. Sartu labera eta 5 minutuz erre.
  • Labetik atera eta zabaldu gainetik aldez aurretik prestatu dugun saltsa.
  • Sartu labera beste 3-5 minutuz.
  • Labetik atera eta erretiluan bildu den likidoa berriro mendrezkari gainetik busti eta zerbitzatu.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Kontu izan arraia gehiegi egin gabe.
  • Olio errearekin, perrexila eta ozpinarekin ere prestatu daiteke.