Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mizuna entsalada berdea
Itxura
MIZUNA ENTSALADA BERDEA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Gatza.
- Mizuna: Garbitua lehortua eta zatitua 4 eskukada eder.
- Tipulina: Eder 1 lerrotan.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Pertz batean jarri letxuga eta tipulina.
- Busti olio eta gatz pitin batekin.
- Esku garbien laguntzaz, blaitu ongi.
- Erretiratu zerbitzatuko dugun erretilura, soberako ozpin-olioa pertzean utziz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.