Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilagor errea

Wikibookstik

OILAGOR ERREA

Oilagor errea

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oilagorra: 4 buru, moko eta guzti.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Foie gras mi-cuit : Xerra 1.
  • Brandya: Zurrusta txiki bat.
  • Ardo beltza: 50 ml.
  • Haragi salda iluna: 200 ml.
  • Ogi xerra txigortuak: 8 xerra.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Oilagorrari luma guztiak kendu, erre sutan lumatxak, urdaila kendu baina bestelako tripak mantendu, ur hotzetan ongi pasa eta lehortu.
  • Kozinatzekoan, ez puskatzeko, eta ederrago mantentzeko, lotu hariarekin.
  • Ondu gatzarekin, piper hautsarekin eta olioarekin.
  • Zartagin batean su bizian erre oilagorra 3-4 minutuz, alde guztietatik kolorea emanez, beti ere olioa erre gabe.
  • Erretilu batera atera eta bere horretan atseden hartzen utzi minutu batzuetan.
  • Oilagorra pausatu ondoren, erditik hezurgabetu, eskeletoa haragitik bananduz.
  • Beste zartagin batean, olio tanta batekin eskeletoak minutu batzuetan salteatu, koilara batekin barrukiak kendu, eta motrailu batean jarri.
  • Nahastu oilagorraren tripak foie grasarekin, birrindu lehenik, eta sortzen den krema iragazi.
  • Bestetik, zartagin berean eskeletoei lehenik brandya gehitu eta gartu, jarraian ardo beltza, eta hau murriztutakoan, berriz salda iluna, irakin minutu batzuetan, iragazi eta gorde.
  • Oilagorrak gorritzeko erabili dugun zartaginean jarri oilagor erdiak su bizian beste minutu bat berotzen, azala beherantz duela.
  • Jarri plateraren azpian oilagor zukua, honen gainean oilagor erdiak eta alboetan ogi txigortuan triparekin egindako kremaz estalirik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontua eduki oilagor haragia gehiegi egin ez dadin, bestela gogortu egingo zaigu eta.
  • Pure mota desberdinak ere erabil daitezke lagungarri moduan.