Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilasko entsalada
Itxura
OILASKO, SAGAR ETA MANGO ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oilasko bularra: 400 g., ur gazituan 5 minutuz egosia eta dadotan.
- Mangoa: 1, zuritu eta dadotan.
- Errezil edo azidoa den sagarra: 1 zuritua, bihotzik gabe eta dadotan.
- Cherry tomatea: 16 erdibitu.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Limoi: 1/2 zukuan.
- Gatza.
- Entsaladetarako letxuga eta hosto desberdinak : 2 eskukada, garbitu, lehortu eta eskuekin zatitu.
- Saltsa arrosa: 100 g.
- Tipulin hostoa: Ale batzuk xehatu.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Katilu batean nahasi oliba olioa, Jerezko ozpina eta gatza.
- Pertz batean oilasko bularra, mangoa, sagarra eta tomateak, ondu ozpin olioarekin. Maneatu kontu handiz.
- Beste pertz batean jarri letxugak, hauek ere ondu eta maneatu.
- Entsalada muntatzeko, plateraren erdian uztai bat jarri, eta osagai desberdik nahasita bete.
- Uztaia kanpokaldetik letxugarekin inguratu.
- Uztaia erretiratu eta gainetik saltsa arrosa koilarakada bat jarri eta tipulin hostoarekin edertu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira.
- Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu letxuga azken momentuan ondu behar dela eta kontu izan gehiegi blaitu gabe.