Oilaskoaren atzeko laurdenaren hezurdura jarraituz, eta puntazorrotza labana laguntzaz hezurgabetu.
Hezurgabetutakoan, labana handiago batekin haragiari barrutik ebaki txikiagoak egin nerbioetan, ahalik eta oilasko xerra zabalena eta karratuena lortzeko.
Bestalde, kazola zabal batean tipulina olioarekin su ertainean jarri, erdi eginik dagoenean baratxuria, perretxikoak eta perrexila gehitu eta batera goxatu. Gatzarekin ondu eta gorde.
Oilasko xerra ondu gatz eta piperbeltzarekin.
Koilara baten laguntzaz, zabaldu gainetik onddoak.
Bildu oilasko xerra zilindro moduko bat osatuz eta sukaldeko hariarekin lotu.
Piztu labea 200ºC-tan.
Labeko erretilu batean oilaskoak ardo zuriarekin busti eta ondu.
Erre labean 15-20 minutu inguru, oilaskoa barrutik ongi egin arte.
Behin erretilua labetik kanpo oilaskoa atera, epeltzen utzi eta haria kendu.
Labeko erretiluan itsatsita dagoena saltsa bihurtzeko berriz, lehenik, koipea kendu eta ondoren haragi saldarekin busti.
Espatula baten laguntzaz, erretiluan itsatsita dagoena arraskatu, saldarekin nahastuz. Iragazi salda hau kazola txiki batera.
Ur hotz apur batean disolbatu arto irin findua.
Hegazti salda irakiten jarri, eta arto irin disolbatua gehitu, hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean, saltsa dentsitatea emanez.
Oilasko izterra bere horretan edo xerra lodietan aurkeztu dezakegu.