Sukaldaritza liburua/Errezetak/Olagarro erregosia
Itxura
OLAGARRO ERREGOSIA
MAHAIKIDEAK 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olioa: 100 ml.
- Olagarroa: 1200 g. inguruko olagarro garbitu eta zatitua.
- Gatza.
- Tipulina: 3.
- Baratxuria: 2 xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Tapa duen kazola bat su bizian jarri olioarekin.
- Olagarro zatiak gazitu.
- Kazola oso bero dagoenean, bota bertara olagarroa eta salteatu segundo batzuetan.
- Jarraian, gehitu tipulina eta baratxuria, ongi nahasi dena eta tapa bat jarri. Tarteka mugitu.
- Eduki bertan su ertainean erregosten, 30-35 minutuz haragia bigundu arte.
- Amaieran, gatzarekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu eduki olagarroa gehiegi egosi gabe, bestela haragia zaildu egingo da.
- Patata purea bat oso ondo doakio hornigai moduan.