Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddo krema

Wikibookstik

ONDDO KREMA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Gurina: 50 g.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Porrua: 1/2 dadotan.
  • Tipula: 1/2 dadotan.
  • Onddoak: 300 g. xerratu.
  • Patata: 250 g. dadotan.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Barazki salda, salda zuria edo ura: Estaltzeko.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri kazola batean gurina, olioa eta baratxuria.
  • Baratxuria gorritzen hasitakoan, gehitu tipula eta porrua.
  • Ongi goxatutakoan, onddoak erantsi eta horiek ere erregosi.
  • Gehitu patatak eta perrexila eta busti saldarekin.
  • Utzi 25 minutuz irakiten, pasa irabiagailutik krema oso fin bat lortu arte; beharrezkoa balitz, txinotik pasa.
  • Zuzendu saldarekin, horrela beharko balu.
  • Irakinaldi bat eman eta ondu.
  • Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami edo urdaiazpiko zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.


AHOLKUAK

[aldatu]
  • Amaieran, nahi izanez gero, esne gain zurrusta bat gehitu.
  • Behin hoztu ondoren, maria bainuan edo mikrouhinean berotu beharko dugu.